Skip to main content

Irakasleak

Iñaki Larrea

Iñaki Larrea

MU - HUHEZIko irakaslea eta ikerlaria

Paula Alvarez-Huerta

Paula Alvarez-Huerta

MU - HUHEZIko ikerlaria

Ana Carpintero Martin

Ana Carpintero Martin

MU - HUHEZIko irakaslea eta ikerlaria

Oxel Azkarate

Oxel Azkarate

MU - HUHEZIko ikerlaria

Joserra Vitoria

Joserra Vitoria

MU - HUHEZIko irakaslea eta ikerlaria

Ikastaro honi buruz

Gaur egungo hezkuntza erakundeetan, geroz eta gehiago ditugu hizpide ikasleen gaitasun orokorrak, ezaugarri ez kognitiboak edo pertsonalak, XXI. mendeko konpetentziak eta antzerako kontzeptuak. Talentuaren osagaitzat ere hartu izan dira pertsonaren dimentsio horiek. Hain zuzen, Gipuzkoako eragileekin batera definitu zen talentua eta ondoko dimentsio hauek lehentasunezkotzat jo ziren: kooperatiboa, sortzailea, ekintzailea, pertseberantea, malgua, kritiko-analitikoa eta emozioen erregulazioaren dimentsioa.

Mende honetako hezkuntzan, erronka nagusienetako bat da ikasleengan dimentsio horiek sustatzea. Aitzitik, kasu askotan oraindik ere ez dugu guztiz argi nola erraztu dezakegun ezaugarri pertsonal horien garapena ikasleengan. Horregatik, ikastaro honen helburu nagusia da irakasleei estrategiak eskaintzea beren ikasleen dimentsio horiek guztiak garatzeko testuinguru aproposak eskaini ahal izateko. Horretarako, talentuaren dimentsio bakoitzaren kontzeptualizazioa eta ikasleengan sustatzeko estrategiak landuko dira: dimentsio bakoitza lantzeko, batez ere, estrategia jakin batzuetan oinarrizko materiala eskainiko da, baita sakontzeko material osagarria ere. Zuzenean edo nahieran jarraitu ahal izango diren webinarrak ere izango dira.

Enroll