
Sirats SantaCruz
HUHEZIko irakaslea eta ikerlaria. KoLaborategiko kidea
HUHEZIko irakaslea eta ikerlaria. KoLaborategiko kidea
Ebaluazio-ereduei dagokienez, paradigma aldaketa baten aurrean gaude. Ebaluazio formatiboak indarra hartzen duen heinean, tresna berriak behar ditugu hori aurrera eramateko. Tresna horiek hiru helburu nagusi lortzen lagundu behar digute: ikaslea erdigunean jartzen eta protagonista bihurtzen, ikaslearengan bere ikas-prozesuaren kontzientzia eta ardura pizten, eta prozesuaren jarraipen kualitatiboa egiten. Helburu horiek lortzen laguntzeko tresna izan daiteke ePortfolioa.
Ikastaro honetan, ePortfolioa zertan datzan eta zein erabilera eta funtzio izan ditzakeen argitzen saiatuko gara. Horrekin batera, ebidentziei eta inplementazioari buruz ere arituko gara, ikuspegi praktikoari sarrera emanez.
Estamos ante un cambio de paradigma en cuanto a los modelos de evaluación se refiere. A medida que la evaluación formativa cobra fuerza, necesitamos nuevas herramientas para llevarla a cabo. Esas herramientas nos deben ayudar a conseguir tres objetivos: a poner en el centro al alumnado y convertir en protagonista, a suscitar en el alumnado conciencia y responsabilidad sobre su proceso de aprendizaje, y a realizar un seguimiento cualitativo del proceso. El ePortfolio puede ser un recurso para conseguir esos objetivos.
En este curso, trataremos de aclarar de qué trata el ePortfolio y qué usos y objetivos puede tener. Asimismo, también hablaremos sobre las evidencias y la implementación, para introducir una perspectiva más práctica.